Margins
Aulki bat elurretan book cover
Aulki bat elurretan
2007
First Published
3.70
Average Rating
180
Number of Pages
Idazle gazteentzako VIII. Igartza Saria irabazi zuen Uxue Alberdik ipuin-bilduma baten proiektuarekin, eta, lan horretan urtebetez jardun eta gero, liburu amaitua plazaratzen du orain: Aulki bat elurretan, Suedian giroturiko istorio gazi-gozoz osatua. Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale zarpailak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Suedia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin liburu bat egiteko. Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari ote duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai elurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia guztiarekin, baita zuritasun horren hustasun lazgarriarekin ere. Alde horretatik, suediarrez ez baizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez.
Avg Rating
3.70
Number of Ratings
33
5 STARS
27%
4 STARS
33%
3 STARS
21%
2 STARS
18%
1 STARS
0%
goodreads

Author

Uxue Alberdi
Author · 7 books
Uxue Alberdi Estibaritz (Guipúzcoa, 1984) is a Basque writer and versolari, with a degree in Journalism.
548 Market St PMB 65688, San Francisco California 94104-5401 USA
© 2026 Paratext Inc. All rights reserved