Margins
Lisipe book cover 1
Lisipe book cover 2
Lisipe book cover 3
Lisipe
Series · 8 books · 1980-2021

Books in series

Borroka armatua eta kartzelak book cover
#1

Borroka armatua eta kartzelak

2016

Euskal Herrian estatuaren aurkako borroka armatua egitera eraman zuten arrazoiak ez dira patriarkatuaren kontrako borroka armatua egitera daramaten arrazoiak baino legitimoagoak. Aldiz, patriarkatuaren aurkako borroka pedagogiaz eta kantuz armatu behar ei da, goxotasunez eta amatasunez, estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokan ez bezala. Ikuspuntu patriarkaletik, estatua omen da arerioa edo biolentzia gauzatzen duen erakunde multzo nagusia. Horregatik estatuaren aurka borrokatzen direnak gudariak dira. Aldiz, patriarkatuaren kontra borrokatzen garenok, putak, traidoreak, etsaiak, konbertsoak, burgesak edo espainolak gara. Ez euskal gudariak. Bada, hori bukatu da.
Feminismoa eta politikaren eraldaketak book cover
#2

Feminismoa eta politikaren eraldaketak

2017

Politika berrasmatzen ari gara? Galdera horrekin irekitzen du elkarrizketa Estebanek. Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan? Nola iristen da egun gizartera edo beste gune batzuetara, gune feministetan sortutako ezagutza? Zeintzuk dira politika (feminista) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak edo trebetasunak? Noraino dira bateragarriak erreforma eta haustura? Zeintzuk dira ahalduntze terminoaren gaurko erabilerak? Nola egituratzen da lidergoa? Nola babestu eta kritikatu aldi berean boterean dauden feministak? Ale honetan hamaika galdera aurkituko ditugu erantzun bakoitzeko eta hamaika eraldaketa konfrontazio bakoitzeko. Ondo lotu gerrikoak.
The Straight Mind book cover
#3

The Straight Mind

And Other Essays

1980

These political, philosophical, and literary essays mark the first collection of theoretical writing from the acclaimed novelist and French feminist writer Monique Wittig.
Ezagutzaren matazak book cover
#4

Ezagutzaren matazak

2018

Mugimendu feministak eta ekinbide komunitarioek azalarazi dutenez, ezagutza elkarreraginean eta elkarlanean sortzen da beti. Hala izanda ere, egitura akademiko eta hierarkikoak dira nagusi ezagutza kudeatzerakoan eta hedatzerakoan. Liburuxka honetan, gogoeta feminista kolektiboa gorpuztu dugu ezagutzaren inguruko korapilo zenbait askatzeko asmoz (prozedurak, ikergaiak, metodologiak, erakundeak...). Aldi berean, askatu gabeko korapiloak eta hari-muturrak ere ikusgarri egin nahi izan ditugu, askotariko ikerketa-jardunetan zer-nolako erronka feministak ditugun xehatu ahal izateko.
Idazleen gorputzak book cover
#6

Idazleen gorputzak

2019

Trikua esnatu da book cover
#7

Trikua esnatu da

euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara

2019

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntz hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan.
Hiruki gatazkatsua book cover
#8

Hiruki gatazkatsua

etxeko eta zaintza lanak, enplegua eta parte hartze soziopolitikoa

2020

Zer ondorio ditu gure bizitza kapitalaren arabera antolatzeak? Are gehiago, zer ondorio ditu emakumeentzat haien lanaren herena eta, kasu askotan, erdia musu-truk izateak? Zergatik egiten dute emakumeek lana dohainik? Zergatik dituzte gizonek baino diru sarrera gutxiago nahiz eta lan handiagoa egin? Zergatik da emakumeen parte hartzea politikan murritzagoa, esporadikoagoa, motzagoa eta gogorragoa? Zergatik hezten dituzte haiek seme-alabak? Emakumeek egiten dutena pribatizatu egiten da edo pribatuki egin beharrekoa emakumeek egiten dute? Zer da zeren ondorio? Nori egiten dio mesede sistema honek? Sistema bakarra al da? Autoreak ez du galdera horiek guztiak erantzuteko asmorik, baina hori da esku artean dugun liburu iradokitzailearen helburua: galderak sorraraztea.
Algara mutilatuak book cover
#9

Algara mutilatuak

umorearen aho bikotasunaz, feminismotik

2021

Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean, batzuk besteak baino ikusgarriagoak, baina guztiak ere berdin mingarriak ebaketa nozitu duenarentzat. Hain ezaguna ez izanagatik ere, ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio Ane Labaka Mayozek bere lanean, algararen erauzketari. Emakumezkoon gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. Ariketa horretan bidaide izan ditu ipuin kontalariak, clownak, formatzaileak, aktoreak, aktibista feministak, gai jartzaileak eta bertsolariak, guztiak ere umorean arituak—eta, beraz, adituak—diren emakumezkoak, eta haien errelatoekin osatu du sentikortasunen gorputz mapa bat, zauri irekiez, orbainez eta sendabideez diharduena.

Authors

Eider Rodríguez
Eider Rodríguez
Author · 5 books
Eider Rodríguez Martín (Rentería, 1979) es periodista, editora, traductora y guionista. Ha publicado hasta el momento el volumen de relatos Y poco después ahora (Ttarttalo, 2007, publicado en versión original como Eta handik gutxira gaur, Susa, 2004). Carne es la versión castellana, realizada por la propia autora, de su segundo libro, Haragia (Susa,2007). En la actualidad vive en Hendaya.
Monique Wittig
Monique Wittig
Author · 7 books
Monique Wittig was a French author and feminist theorist particularly interested in overcoming gender and the heterosexual contract. She published her first novel, L'opoponax, in 1964 . Her second novel, Les Guérillères (1969), was a landmark in lesbian feminism.
Mari Luz Esteban Galarza
Mari Luz Esteban Galarza
Author · 3 books

Gizarte-antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, antropologia feministan eta medikuntzako antropologian aditua da. Txikitatik Basaurin bizi izan da. Medikuntza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (1983) eta Gizarte Antropologia doktoretza Bartzelonako Unibertsitatean (1993). Familia-Plangintzako mediku izan zen Bizkaian 1984tik 1996raino, eta antropologia irakasle gero. Hasieran Leongo Unibertsitatean, gero Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta 1998tik Euskal Herriko Unibertsitatean non Gizarte-Antropologia arloko irakasle, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko burua eta Ikasketa Feministak eta Generoa masterreko koordinatzailea den. Gai hauek ikertu ditu Estebanek: "harremanak eta generoko identitateak", "etnografia korporala eta aldaketa soziala", "emozioak eta maitasuna" eta feminismo dekoloniala. "Gorputzez gorputz" ikergaia lantzerakoan bizitzaren haragitasuna begiratzea proposatzen du Estebanek. Diskurtsoari eta teoriari asko begiratu diegu eta gutxi gorputzari. Ariketa politikoa, ariketa fisiko eta emozional bihurtu behar da. Norbanakoa beste era batera ikusteko modua da. Galdera da: zer egiten dugu gorputzekin?[3] Genero indarkeria gaietan emakumea biktima moduan bakarrik ikusi ohi da eta agentea izan behar dela defendatzen du. Emakumea biktimatzat hartzeak bi gauza dakartza; ekintzarako ahalmena kentzen zaio eta laguntza kanpotik helduko dela aurreikusten da. Asko ala gutxi, beti du boterea norbanakoak eta ekintzarako ahalmen hori baliatu behar da.[3] Generoa, sexualitatea, klasea, arraza, eta hizkuntza kontuan hartzea herritartasun kontzeptua zabaltzeko aukera dela defendatzen du. Zabaltze prozesu hori lortu ahal izateko batetik mugimendu herritarren arteko aliantzak aintzat hartu behar direla, eta bestetik, ikuspegi feminista bera ere berritu behar dela dio. Bide horretan feminismo dekoloniala Euskal Herrira egokitzea aukera aparta da berarentzat.

548 Market St PMB 65688, San Francisco California 94104-5401 USA
© 2025 Paratext Inc. All rights reserved