Margins
Mari Luz Esteban Galarza profile picture
Mari Luz Esteban Galarza
Author · 1 book

Gizarte-antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, antropologia feministan eta medikuntzako antropologian aditua da. Txikitatik Basaurin bizi izan da. Medikuntza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (1983) eta Gizarte Antropologia doktoretza Bartzelonako Unibertsitatean (1993). Familia-Plangintzako mediku izan zen Bizkaian 1984tik 1996raino, eta antropologia irakasle gero. Hasieran Leongo Unibertsitatean, gero Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta 1998tik Euskal Herriko Unibertsitatean non Gizarte-Antropologia arloko irakasle, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko burua eta Ikasketa Feministak eta Generoa masterreko koordinatzailea den. Gai hauek ikertu ditu Estebanek: "harremanak eta generoko identitateak", "etnografia korporala eta aldaketa soziala", "emozioak eta maitasuna" eta feminismo dekoloniala. "Gorputzez gorputz" ikergaia lantzerakoan bizitzaren haragitasuna begiratzea proposatzen du Estebanek. Diskurtsoari eta teoriari asko begiratu diegu eta gutxi gorputzari. Ariketa politikoa, ariketa fisiko eta emozional bihurtu behar da. Norbanakoa beste era batera ikusteko modua da. Galdera da: zer egiten dugu gorputzekin?[3] Genero indarkeria gaietan emakumea biktima moduan bakarrik ikusi ohi da eta agentea izan behar dela defendatzen du. Emakumea biktimatzat hartzeak bi gauza dakartza; ekintzarako ahalmena kentzen zaio eta laguntza kanpotik helduko dela aurreikusten da. Asko ala gutxi, beti du boterea norbanakoak eta ekintzarako ahalmen hori baliatu behar da.[3] Generoa, sexualitatea, klasea, arraza, eta hizkuntza kontuan hartzea herritartasun kontzeptua zabaltzeko aukera dela defendatzen du. Zabaltze prozesu hori lortu ahal izateko batetik mugimendu herritarren arteko aliantzak aintzat hartu behar direla, eta bestetik, ikuspegi feminista bera ere berritu behar dela dio. Bide horretan feminismo dekoloniala Euskal Herrira egokitzea aukera aparta da berarentzat.

Books

548 Market St PMB 65688, San Francisco California 94104-5401 USA
© 2025 Paratext Inc. All rights reserved